Ordutegiaren kontrola

Fabricación Integral para a3ERP, optimiza la gestión diaria de las diferentes fases del proceso productivo. Permite planificar las compras, imputar costes

Langileentzako ordutegiaren kontrola


Auzitegi Nazionaleko lan-arloko Salaren 2015eko abenduaren 4ko 207/2015 Epaiaren arabera, enpresariaren betebeharra da langile guztien lanaldiaren benetako erregistroa egitea, lanaldi partzialeko kontratatuena nahiz lanaldi osoko kontratatuena. Horregatik, enpresa guztiek ezarrita izan behar dute langileen eguneko lanaldia erregistratzeko sistema. Horregatik, Lan Ikuskaritzak beste kanpaina bat jarri du abian aparteko orduak eta lanaldiaren erregistroa kontrolatzeko.

Lan Ikuskaritzaren 3/2016 Instrukzioak, laneko denboraren eta aparteko orduen kontrola areagotzeari buruzkoak, kanpaina berri bat sustatu du enpresen gaineko zaintza eta kontrola handitu eta egin litezkeen arau-hausteak detektatzeko helburuarekin. Kanpainak bi helburu ditu:

1. Batetik, araudia betetzeari buruzko kontrola areagotzea, laneko denborari buruzko araudia, oro har, eta aparteko orduei buruzkoa, bereziki, (gehienez 80 ordu urtean), eta lanean egindako orduen ordainketa eta kotizazioa behar bezala gauzatzen direla ziurtatzea.

2. Bestetik, lanaldiaren eguneko erregistroa egiten dela eta langileen ordezkarien informazio-eskubideak errespetatzen direla zainduko da.

Enpresari gisa langileak kontratatuta badituzu, Legeak zure enplegatuen ordutegiaren erregistroa egitera behartzen zaitu. Berdin da lanaldi osorako edo lanaldi partzialerako kontratatuta dauden. Aldi berean, lanaldiaren erregistroa egiteko eta kudeatzeko kontrol-sistemak ezarri behar dituzu. Lanaldiaren erregistroa nahitaez egon behar du enpresa guztietan, tamaina kontuan izan gabe. Enpresen jarduerak ere ez du axola.

Ikuskapena egingo zaien enpresak hautatzeko printzipio gidariak bi irizpide hauetan oinarrituko dira:

1. Langile-kopurua. 4 eta 50 langile arteko enpresak hautatuko dira.

Jarduera-sektorea. Jarduera hauetan aritzen diren enpresak hautatuko dira:

  • Manufaktura-industria (hain zuzen ere, elikagaien, ehunkien eta janzkiak egiteko industriako, larrugintza eta oinetakogintzako, arte grafikoetako eta altzarigintzako enpresak).
  • Merkataritza, oro har, handizkakoa eta txikizkakoa barne.
  • Motordun ibilgailuen eta motozikleten konponketa.
  • Finantza-zerbitzuak (aseguruak eta pentsio-funtsak izan ezik).
  • Jarduera sanitarioak eta gizarte-zerbitzuetakoak.
  • Ostalaritza.

Ikuskaritzaren jarduketetan arreta berezia eskainiko zaie kontu orokorrei, esaterako, betebehar formalak betetzeari (enpresaren jarduera eta ordutegia, plantilla, kontratu-motak, eguneko lanaldiaren erregistroa, aparteko orduak, etab.), eta baita langileekin eta, hala dagokionean, ordezkari sindikalekin egindako elkarrizketa pertsonalei ere.

Orain arte langileak egiaztatu behar zuen, erreklamatzeko unean, aparteko orduak egin zituela. Baina hori aldatu egin da.

Auzitegi Nazionalaren 2015eko abenduaren 4ko Epaiaren ondorioz, nahitaezkoa da langileen lanaldiak erregistratzea, enpresa handiak edo txikiak izatea kontuan hartu gabe.

Aurrerantzean zorrozki egin beharreko ekintzak.

1. Langile guztien orduak egunero erregistratzea, lanaldi osoko edo lanaldi partzialeko kontratuak dituzten eta aparteko ordu osagarriak egiten dituzten edo ez kontuan izan gabe.

2. Laneko ordutegiek bat etorri beharko lukete lan-kontratuek adierazten duten ordu-kopuruarekin. Kontratazioetan iruzurra ekiditea eta Lan Agintaritzak lanaldi arrunta gainditzea kontrolatzea da helburua. Lan Ikuskaritzaren iritziz, langileek ez dute lantokietan egon behar laneko ordutegitik kanpo, besteak beste, lan-istripuak ekiditeko.

Erregistroak beteta eta Lan Ikuskaritzaren eskura egon behar dute. Lan Ikuskaritzak bisita eginez gero, horixe eskatuko dizute. Gainera, ikuskapena egiteko unean, erregistroek eguneratuta eta sinatuta egon behar dute eta, lehen adierazi dugun bezala, bat etorri behar dute kontratuan adierazitako ordu-kopuruarekin. Gainera, lau urtez gorde behar dira.

Enpresariak betebehar horiek betetzen ez baditu: Erregistroan hutsegiteren bat dagoela egiaztatzen bada, lanaldi partzialeko kontratua duen langilea lanaldi osoko langile bihurtuko da automatikoki.

Ez-betetzea kontu formal edo dokumentalen ondorioz gertatzen bada, 60 eta 625 euro arteko isuna ezarriko da arintzat jotzen den arau-hausteagatik.

Ez-betetzea lanaldi-arloan izaten bada, isuna 626 eurotik gorakoa izango da eta 6.250 eurokoa gehienez.

Halaber, aditzera eman behar da aurrerantzean Lan Ikuskaritzak langile guztien lanaldiaren erregistroa eta ordutegiaren hileko kontrola entregatu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu aparteko ordurik egiten ez bada ere, izan ere, betebehar hori ez badago, Lan-arloko Arau-hauste eta Zigorrei buruzko Legean xedatutako betebeharrak ez betetzearen ondoriozko Arau-hausteko Akta idatzi ahal izango du erakundeak.

Ikuskaritzaren isun horiek saihesteko (6.250 euro arterainokoak izan daitezke), erregistratu egunero zure langile guztien lanaldia. Horretarako:

Egunero erregistratu behar da lanaldia eta langile bakoitzaren sarrerako eta irteerako ordua txertatu behar da.

Ez du balio ordutegi-koadrantea edo enpresako aplikazio-ordutegia entregatzea, dokumentu horiek zerbitzuak eman aurretik egiten baitira. Ez ditu jasotzen aldi jakin batean benetan lanean emandako orduak.

Kontu horri dagokionez, funtsezkoa da enpresariarentzat lanaldiko ordutegiak erregistratzea. Horretarako, txantiloi bat izan behar da erregistroaren kontrola kudeatzeko eta gero langileari entregatzeko.

Zure enpresak nahi duen erregistro-eredu edo -mota aukera dezake betebehar horretarako. Adibidez, erregistroa modu elektronikoan egin daiteke fitxaketa-sistema baten bidez (txartelarekin, hatz-markarekin...). Langilearen sinadura duen papereko eskuzko erregistroa ere egin dezake.

Eredu ofizialik ez dagoen arren, dokumentuak honako informazio hau izan behar du:

  • Enpresaren identitatea.
  • Langilearen identifikazioa.
  • Lan-kontratuan jasotako lanaldiaren zehaztapena.
  • Lanean egindako ordu arrunt eta osagarrien xehetasuna, benetako lanegunen arabera xehatuta.
  • Enpresaren legezko ordezkariaren sinadura.
  • Langilearen ordainagiria.

safescan tarjeta


Eskuzko erregistroak, artxibatze fisikoa eta eskuz kalkulatzeko lanak egin beharrik ez izateko soluzio teknologiko onena presentzia erregistratzeko terminalak instalatzea da, egunero sortzen diren datuak ustiatzeko eta ikuskapen batek eskatzen dituenean aurkezteko edo enpresako langileei orduak eta pizgarriak ordaintzeko oinarri gisa erabiltzeko aukera emango duen softwarearekin.

Irrati-maiztasuneko (RFID) txartel edo giltzatakodunak dira sistema erabilienak. Txartelak edo langilearen giltzatakodunean jarritako gailuak haren presentzia detektatu eta haren sarrerak, irteerak eta etenaldiak (bazkaria, kafea, erretzea, medikua, etab.) erregistratzen ditu terminalera hurbildutakoan. Eta, bestalde, hatz-markaren sistema, langile batek beste bati bere RFID txartela uzteko maltzurkeria saihesteko, bere ordez "fitxatzeko" hura falta denean edo laneko sarreran atzeratzen denean.




Utilizamos cookies para mejorar tu experiencia al navegar por la web. Ver Uso de Cookies.