Mantenua

mantentze-zerbitzu osoa

Mantenua


Mantentze eta laguntza teknikoko zerbitzu osoa eskaintzen dugu zure ekipamendu eta sare informatikoekin izan dezakezun edozein gorabeherari aurre egiteko.

Hauek sartzen dira gure zerbitzu teknikoan:

Laneko ekipamenduen mantentzea

  • Jakinarazpena egiten denetik 24 ordu igaro baino lehen arduratzen gara ekipamenduaz.

Periferikoen mantentzea.

  • Inprimagailua, eskanerra, faxa, PDA, etab.

Zerbitzarien mantentzea.

  • Duten garrantzia kontuan hartuta, jakinarazpena egiten denetik 4 ordu igaro baino lehen arduratzen gara zerbitzariez. Bezeroak ezinbestekotzat jotzen dituen ekipamenduei aplikatzen zaie.
  • Hondamendien aurkako plana aplikatzea gomendatzen da.

Lineako segurtasun-kopien ikuskapena.

Segurtasuna

  • VPN, Firewall, Datu-enkriptatzea, etab.

Balio erantsi gisa alokairu-zerbitzua daukagu hondatutako materiala konpondu bitartean ordezteko.

Mantentze-kontratuak egin ondoren, sistemak puntuan jarriko dira. Sistemak puntuan jarri ondoren gauzatuko da mantentzea.

Datuak berreskuratzea

Istripuzko ezabaketengatik, birusengatik edo beste arazo batzuengatik galdutako datuak berreskuratzea kudeatzen dugu.

Disko gogor, ekipamendu, eramangarri, memoria eta abarretan gordetako datuek jasandako kalte-mailaren balorazio lasterra egiteko aukera ematen diguten hainbat soluzio eta hornitzaile ditugu.

Kasuen % 80an modu ekonomikoan berreskuratzen dira datuak.

Utilizamos cookies para mejorar tu experiencia al navegar por la web. Ver Uso de Cookies.